1975ean jaiotakoek maiatzaren 31n izango dute ospakizuna

Julene Sorarrain 2025ko api. 28a, 14:06

Villa Antilla hotela.

Aurten 50 urte betetzen dituztenek Villa Antilla Hotelean egingo dute bazkaria, eta maiatzaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, 20 euro ordainduta.

1975ean jaiotako oriotarrek, aurten 50 urte betetzen dituztenek, maiatzaren 31n izango dute ospakizun eguna. Hain zuzen ere, 13:00etan elkartuko dira Kolon Txiki tabernan poteoa egiteko, eta handik joango dira Villa Antilla hotelera, bazkalduko duten tokira.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15a baina lehen eman beharko dute izena 625 55 96 54 (Iñigo Aierza) zenbakira edota ES06209550707 kontu korrontera 20 euroko banku-transferentzia eginda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide