Orioko Balea elkarteak kantu afaria antolatu du maiatzaren 16rako, eta bertaratu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete Kepa Loidi harategian, elkartearen egoitzan (16:30etik 19:00etara bitartean) edota baleaelkarteaorio@gmail.com helbidera idatzita edota 627 63 87 76 zenbakira deituta.
Hori horrela, afarian urdaiazpikoa, zainzuriak, marmitakoa, postrea eta sagardoa edota ardoa eskainiko dituzte. Menuak 25 euro balio du, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da. Horretarako azken eguna maiatzaren 9a izango da.
Imanol Urkizuk zuzenduko du kantu saioa.