Orio Eragin eskubaloi taldeko seniorrak Euskal Ligara sailkatu ziren atzo jokatutako partiduaren ostean. Zuhegan taldeko emakumeek norgehiagoka estua jokatu zuten Gasteizko Eraiken Eharialdea taldearen aurka, izan ere, 27-23 emaitzarekin lortu zuten Gipuzkoako Txapelketako garaipena etxera eramatea, eta hortaz Euskal Ligara igotzeko txartela eskuratu dute.