Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi duen bezala, bertan behera geratu da gaur arratsaldean Orion jokatu behar zuten Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa. Izan ere, egoera metereologiko eskasak eta haizearen abiadura azkarra "lehiarako arriskutsuak" omen direla esan du klubak.
Hori horrela, hitzordu berria maiatzaren 1ean ezarri dute, ostegunarekin, goizeko 10:00etan. Egun horretan Euskadiko Aulki Mugikorreko txapelketa jokatuko dute, Legution (Araba). Estropada hau, ordea, Gipuzkoako txapelkduna izendatzeko ere baliatuko da. Hortaz, estropada batean, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak izendatuko dira.