Euskaraldia 2025

Asteartean egingo dute Orion Euskaraldia antolatzeko hurrengo bilera

Intza Trula 2025ko api. 20a, 11:00

Kultur Etxeko balkoi batzuetan, aurreko Euskaraldi bateko bandera.

Aurreko saioetan bezala, Orioko lantaldeak herritarrak animatu nahi ditu Euskaraldiaren prestaketetan parte hartzera. 18:30ean izango da bilera, Kultur Etxean.

Euskaraldia antolatzeko Orioko lantaldea martxan dago, eta apirilaren 29an, asteartearekin, egingo dute hurrengo bilera. Aurreko saioen moduan, datorrena ere irekie izango da herritar guztientzat; beraz, parte hartu nahi duenak Kultur Etxeko lehenengo solairuko bilera gelara joan beharko du egun horretan, 18:30ean.

Aurten, Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo dute herriz herri, eta Joxe Mari Unanue oriotarrak koordinatuko ditu Orioko eta Aiako Euskaraldiak. Informazio gehiago nahi dutenek 688 88 55 34 telefono zenbakira deitu edo idatzi dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide