Beste urte batez, Orioko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak, eta horretarako kanpaina abiatu du Uemarekin elkarlanean. Udalak jakinarazi duenez, urtetik urtera gero eta oriotar gehiagok egiten du errenta aitorpena euskaraz, baina gaztelaniaz egiten dutenak dira oraindik ere gehiengoa.
Hain justu, ekainaren 30a baino lehen egin behar da aurten errenta aitorpena. Hori horrela, errenta euskaraz egin nahi dutenek honako aukerak izango dituzte:
Internet bidez:
- Erabiltzaileak aldatu behar du plataforman: Datu pertsonalak > Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza > Euskara.
Mekanizatua:
- Aitorpena errenta mekanizatuko bulegoan eginez gero, hango langileari esan behar zaio.
- Herritarren gehiengo handi batek autolikidazio-proposamena jasotzen du gaur egun. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esaten baduzu, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak, zuk besterik erabaki arte.
- Gestorian eginez gero, bertako langileari eskatu behar zaio euskaraz egiteko.