Koxme Burutaran eta Haizea Gozategi arraunlariak, Espainiako Selekziora

Onintza Lete Arrieta

Haizea Gozategi, ezkerretik aurrenekoa, Banyolesen zilarrezko dominarekin, bikoan bigarren eginda. (Utzitakoa)

Joan den asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) egin dituzte Udaberriko Openerako probak, eta Orio Arraunketa Elkarteko eta Club Nautico Sevillako kirolari oriotarrak hautatu dituzte Espainiako Selekziarekin aritzeko.

Espainiako Selekzioaren deialdian sartu dituzte Koxme Burutaran eta Haizea Gozategi arraunlari oriotarrak, joan den asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) lortutako emaitza onengatik. Orio Arraunketa Elkarteko arraunlaria da Burutaran, eta Club Nautico Sevillakoa, Gozategi.

Udaberriko Openerako probak izan dira ostiraletik igandera, eta Burutaranek absolutu gizonezkoetan parte hartu du. Gozategik, berriz, 23 urtez azpikoetan.

Biek entrenatuko dute selekzioarekin aste honetan, absolutuek Legution (Araba), eta 23 urtez azpikoek Mequinenzan (Zaragoza, Espainia).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide