Matraka ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute herritarrek ostegun eguerdian

Onintza Lete Arrieta

Haur batzuk matraka jotzen Herriko Plazan.

Egurrezko tresna kalez kale ibiliko dute ostegun santu goizaldean, 03:00etan hasita, eta eguerdian Herriko Plazan jarriko dute, herritarrek ohitura zaharraren berri izan dezaten. Aurreko urteetan ere jarri izan dute jendaurrean.

Herritar talde batek matraka ateratzen du kalera urtero Aste Santuetan. Antzinako ohitura bati jarraituz, goizaldean kalez kale ibiltzen dira egurrezko aparatuarekin, zarata eginez. Ostegun santu goizaldean, esaterako, 03:00etatik 05:00etara ibiliko dute. Ondoren, ostegun eguerdian, Herriko Plazan jarriko dute matraka, herritarrek ikusi eta ezagutu dezaten. 12:00etan da hitzordu berezia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide