Ipuin kontaketa saioa izango da bihar arratsaldean Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta

Miriam Mendoza ipuinak kontatzen.

Ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko dizkie ipuinak herriko haurrei, 18:00etan hasita.

Aste Santuetako oporrak amaitzear dira, eta bihartik aurrera normaltasuna itzuliko da herrira eta etxeetara. Haurrak eskolara bueltatuko dira, eta Orioko Udalak ipuin kontaketa saioa prestatu du bihar arratsalderako HH3tik gorako haurrentzat.

Ohi bezala, Miriam Mendoza zarauztarra arduratuko da ipuinak kontatzeaz, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide