Txurrumuskik asteburu pasa antolatu du ekainaren 24tik 26rako

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 14a, 08:00

Talde bat rafting egiten.

DBH1etik DBH4. mailako gaztetxoekin egingo dute irteera Murillo de Gallegora (Espainia). Rafting, paintball, kainoi jaitsiera, hidrospeed... eta halako ekintzak egingo dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.

Txurrumuski aisialdi elkarteak abenturaz betetako irteera antolatu du ekainaren 24tik 26ra. Murillo de Gallegora (Espainia) joango dira DBH1etik DBH4ra arteko gaztetxoekin, eta bertan rafting, paintball, kainoi jaitsiera, hidrospeed eta halako ekintzak egingo dituzte.

Izena emateko epea zabalik dago. Honako galdetegia bete behar da horretarako. Izena emateko momentuan beharrezkoa da osasun txartelaren kopia eta 170 euroko ordainagiria (baieztapena jaso ondoren) txertatzea. Toki mugatua dagoela gogorarazi dute Txurrumuskiko kideek.

Informazio gehiago nahi duenak edo zalantzak argitu nahi dituenak mezua bidali dezake gaztelekua.orio@txurrumuski.org helbidera, edo 943-13 25 49 edo 666 19 43 68 zenbakietara deitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide