Badator DanbolinFest jaialdia

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 13a, 08:00

Haurrak dantzan DanbolinFest jaialdian.

Maiatzaren 10erako egun osoko egitaraua prestatu du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak, eta izen-ematea zabalik dago karaokerako nahiz herri bazkarirako. Ohi bezala, bazkaria norberak eraman beharko du etxetik.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak maiatzaren 10ean ospatuko du DanbolinFest jaialdia. Egitaraua dagoeneko prest du, eta izen-ematea zabalik dago karaokean parte hartzeko nahiz Herriko Plazan egingo den bazkarian tokia hartzeko. Ohi bezala, norberak eraman beharko du bere bazkaria etxetik –musika eskolak jarriko ditu ura eta sagardoa–, eta tokia erreserbatu nahi duenak maiatzaren 5a baino lehen jaso beharko ditu tiketak musika eskolan, 14:30-19:00 bitartean.

Karaokean bakarka, binaka nahiz taldetxo txikietan parte har daiteke, eta izena emateko orria musika eskolako bulegoan entregatu beharko zaio Mireni, 14:30-19:00 artean, beranduenez maiatzaren 5ean. Orri horretan zehaztu behar da zer kanta abestu nahi den. Euskarazko abestiak bakarrik proposatu ahalko dira, eta horiek ezingo dira rrepikatu. Partaide bakoitzak ezingo du talde batean baino gehiagotan parte hartu.

Honakoa da egun horretako egitaraua:

  • 11:00. Kalejira.
  • 13:30. Aralar Musika Eskolaren eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua.
  • Jarraian, 'Danbolin' dantza, denok elkarrekin.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 16:30. Bingo musikatua.
  • 17:15. Karaokea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide