Gaur egingo dute Gaztetxean Baztango Aroztegiaren aurkako "erresistentzia jaialdia"

Julene Sorarrain

Aroztegiaren aurkako ekimen bat. (Eguzki)

Hitzaldia, afaria eta Madame Birrots eta Kaskezur taldeen kontzertu bana antolatu ditu Etxeluzek gaur arratsalde-gauerako. Jaialdian jasotako ekarpenak "aroztegiaren aurkako erresistentzia kutxara" bideratuko dituzte.

Baztan bailarako Lekaroz auzoan (Nafarroa) eraiki nahi duten Aroztegia proiektuaren aurkako erresistentzia jaialdia antolatu du Etxeluze gaztetxeak gaur arratsalde-gauerako, eta jasotako ekarpen guztiak "aroztegiaren aurkako erresistentzia kutxara" bideratuko dituzte. 

Herritarrak proiektuaren inguruan kontzientziatzeko hitzaldi bat eskainiko dute aurrena, 19:30ean hasita. Proiektuak Baztango bailaran eragingo dituen ondorioak izango dituzte hizpide.

Hitzaldiaren ostean, bertaratutakoek afaltzeko aukera izango dute, 21:00etan, eta egunari amaiera emateko, Madame Birrots eta Kaskezur taldeek kontzertu bana eskainiko dute, 22:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide