Igande honetan Ibizan (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espaniako Trail Running Txapelketan izango dira Ibai Makazaga eta Xabat Elortza oriotarrak. Biek ala biek Ordizian (Gipuzkoa) jokatu zen Euskadiko Txapelketan lortu zuten txartela.
Makazagak absolutoen mailan parte hartuko du 23 kilometroko ibilbidea eginez, eta Elortza, berriz, 23 urtez azpikoetan lehiatuko da; 13kilometroko ibilbidea egin beharko du horrek.
Orioko Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, "biak ilusioz eta gogotsu doaz" lehiara, eta klubak zorterik onena opa nahi izan die biei.