Zarautzek hartuko du jubenil nesken Eskubaloiko Euskadiko Txapelketaren azken fasea. Gaurtik hasita, Aritzbatalden jokatuko dituzte partidak igandera bitarte, eta lau taldek neurtuko dituzte indarrak, tartean Orio Eraginek. Beste hiru taldeak Gran Camping Zarautz, San Adrian eta Kukullaga dira.
Ostiraletik igandera, bina partida jokatuko dituzte sariketaren barruan. Gaur 17:30ean hasiko da lehen partida, eta nor baino nor ariko dira Orio eta Kukullaga. Ondoren, 19:30ean hasita, Gran Camping Zarautzek San Andrianen aurka ariko da.
Bihar, larunbatez, 17:30ean Kukullagak eta San Andrianek jokatuko dute elkarren aurka. Bigarren partidan, berriz, Gran Camping Zarautz eta Orio lehiatuko dira, 19:30ean hasita.
Igandekoa erabakikorra izango da, eta goizez jokatuko dituzte neurketak. 10:30ean San Adrian eta Orio lehiatuko dira, eta 12:30ean Zarautz eta Kukullaga.