Astelehenetik aurrera goizeko ordutegia edukiko du Kultur Etxeak

Onintza Lete Arrieta

Kultur Etxearen sarrera. (Onintza Lete Arrieta)

Aste Santua dela eta, ohi bezala, ordutegi murriztua izango dute Kultur Etxeak zein udal liburutegiak bi astez, apirilaren 25era arte.

Datorren astelehenean hasi eta apirilaren 25era arte, goizez bakarrik egongo da zabalik Kultur Etxea, eta hala, baita udal liburutegia ere. 09:00etatik 14:00etara irekiko dituzte ateak Aste Santuko egunetan, eta itxita egongo dira hilaren 17an, 18an eta 21ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide