Fede topaketa egingo dute igande honetan eta hurrengoan San Juan ermita aurrean

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 8a, 09:04

San Juan ermita. (Utzitakoa)

7. Kalea Eliza Organikoak antolatu du, eta Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz".

7. Kalea Eliza Organikoa mugimenduak fede topaketa antolatu du igande honetarako eta hurrengorako, hots, apirilaren 13rako eta 20rako. Bi egun horietan 18:00etan elkartuko dira San Juan ermitaren kanpoaldean, eta jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz".

Hiru hitzordu antolatu dituzte orotara; aurrenekoa, joan den igandean izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide