Orioko Futbol Taldearen zozketak badu zenbaki irabazlea

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, zaleak Mendibeltzen.

Futbol klubak zozketak egiten ditu noizbehinka, eta oraingoan irabazleak sarrera bikoitza eskuratuko du Reala-Mallorca partidarako, eta horrez gain, baita taldearen bufanda, Azpiazu txakolin botila eta baserriko bi untxi ere.

Orioko Futbol Taldeak zozketa dotorea egin du asteburuan, eta jakinarazi du zer zenbaki den sariduna: 1594 zenbakia.

Irabazleak sarrera bikoitza eskuratuko du Reala-Mallorca partidarako, eta horrez gain, baita taldearen bufanda, Azpiazu txakolin botila eta baserriko bi untxi ere.

Saria eskuratzeko, klubarekin jarri behar da harremanetan, edo Mendibeltz futbol zelaira gerturatu, arratsaldez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide