Larunbatean amaitu zen Pasaian (Gipuzkoa) Gipuzkoako Batel Liga, eta Orio Arraunketa Elkarteko hainbat ontzi lehiatu ziren bertan. Ligatik kanpo aritu dira aurten, baina Gipuzkoako Batel Txapelketarako txartela eskuratzeko egin zuten arraunean, eta finalerako ontzi bakarra sailkatu zen: infantil mutilena (aurreneko lau sailkatuek lortu zuten txartela).
Atzo izan zen txapelketa, eta finalean bigarren postua lortu zuten infantil mutilek, zilarrezko dominak leporatuz. Txapelketako finaletik kanpo gelditu arren, 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren oriotarren beste bi ontzi –kadete mutilak eta neskak–, eta horiek federazio kopa jokatu zuten. Mutilek irabazi egin zuten lehia hori, eta neskak, berriz, hirugarren izan ziren.