Eguraldia lagun, Harribil dantza taldeko kideak 30. urteurrena ospatzen ari dira gaurkoan. Eguardian hasi dira ekintzekin, 12:00 aldera, kantu jira egin dute eta Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Herriko Plazan hasi dira kantuan, eta Harribileko zapiak jantzita, asko izan dira euskal kantuak abesten ibili diren herritarrak.
Euskaraldiako hamalaukoa aurkeztu dute jarraian, eta bertan izan dira Harribileko hainbat kide ere. Hori amaitu ostean, leku berberean egin dute herri bazkaria, ez ordea aurretik triki poteorik gabe. Horiek kalez kale ibili dira bazkaldu bitartean.