Pailazoak eta pintxo solidarioak, Aste Kulturalaren barruan

Aritz Mutiozabal

Pintxoak Zarauzko Ikastolaren aldeko txosnan. (Onintza Lete Arrieta)

Bihar eguerdian III. Elbira Zipitria aitortza ekitaldia egingo dute herriko plazan.

Aste Kulturala ospatzen ari da Orioko Herri Ikastola, eta gaur arratsaldean, Ostirala iritsi da ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute ikasle txikienek Karela kiroldegian, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen eskutik. Ondoren, Ikastolaren eta kiroldegiaren kanpoaldean, pintxo solidarioak jateko aukera izan dute bertaratu direnek, Zarauzko Ikastolaren aldeko txosnan.

Kultur asteko ekintzak asteburu honetan bukatu dira. Bihar, 12:00etan, III. Elbira Zipitria aitortza omenaldia egingo dute herriko plazan, eta igandean, 10:30ean, mendi irteera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide