Bihar egingo dute haurrentzako bigarren filosofia saioa, Gaztelekuan

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 4a, 09:51

Gaztetxoak saio batean.

LH5 eta LH6. mailetako gaztetxoentzako ekintza izango da, jolasetik abiatuta. Jakinmin elkarteak eta Txurrumuskik antolatu dute, eta parte hartu nahi duenak online eman beharko du izena albiste honetako galdetegia beteta.

Jakinmin elkartea eta Txurrumuski aisialdi taldea LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako filosofia saioak eskaintzen ari dira Orioko Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 15ean egin zuten aurreneko jardunaldia Gaztelekuan, eta bihar, larunbata, izango da bigarrena, toki berean, 17:00etan hasita. 

Saioak jolasetik abiatuta prestatzen dituzte, eta udalak jakinarazi du arrakasta handia izan zuela aurrenekoak, eta horregatik, egitasmoari jarraipena ematea erabaki dutela. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta doan izango da.

Interesa dutenek, lotura honen bidez eman behar dute izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide