Orioko udaltzainen bulegoaren ordutegia aldatu egin dutela jakinarazi du udalak, eta aurrerantzean, herritarrek ordutegi honetan jasoko dute arreta zerbitzua: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00etara, eta asteburutan, berriz, 08:00etatik 21:00etara.
Horrez gain, urtean bi egunez itxiko dute bulegoa, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, hain zuzen ere. Eguneratutako informazio guztia irakurri daiteke udalaren webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!