Datorren astelehenean kontzertua eskainiko dute Danbolineko haurren eta gazteen musika bandek

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 1a, 12:31

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandakoak. (Orioko Udala)

Danbolin Musika eta Dantza Eskolan bigarren hiruhilekoan landu dutena erakutsiko dute Kultur Etxeko emanaldian.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako umeen eta gazteen musika bandek –banda txikiak eta banda gazteak– emanaldia eskainiko dute datorren astelehenean Kultur Etxean. 

Bigarren hiruhilekoan landutakoa erakutsiko diete, 19:15etik aurrera, senide eta lagunei. Jakinarazi dutenez, film ezagunetako soinu bandak interpretatuko dituzte emanaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide