Igande honetako ETB1eko meza Orioko parrokian grabatuko dute

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 1a, 11:03

Orioko parrokiaren barrualdea.

Meza larunbat arratsaldean ospatuko da, eta igande goizean ikusi ahal izango da telebistan.

ETB1 telebista katean igande goizero eskaintzen dute meza, eta aste honetakoa Orion grabatutakoa izango da. Meza larunbatean izango da, 18:00etan, eta ohi bezala, Juan Pablo Aroztegi apaizak emango du, eta elizako abesbatzak abestuko du.

Telebistan, berriz, igandean 10:00etan ikusi ahal izango da Orioko meza hori.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide