Aste Santurako Turismo Bulegorako harreragilea behar du Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 1a, 10:18

Pertsona bat Orioko Turismo Bulegoan.

Izena emateko epea zabalik dago ostiral honetara arte. Lan eskaintza hamahiru egunetarako da, lanaldi osoan, apirilaren 15etik 27ra.

Orioko Udalak Turismo Bulegoko harreragile bat kontratatzeko lan eskaintza argitaratu du Lanbiden, Aste Santurako. Eskaintza lanaldi osorako da, hamahiru egunetarako, apirilaren 15etik 27ra. 

Deialdiaren baldintzak hemen daude eskuragarri, eta interesa dutenek Lanbideren bidez tramitatu beharko dute eskaera. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 4ra arte; hau da, ostiral honetara arte. Lan baldintzen inguruko informazioa, berriz, hemen irakur daiteke.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide