Atzo jokatu zuten Gelatik plazara bertso lehiako finala Alegian (Gipuzkoa), eta Orioko Errikotxiako eta Zarauzko Motxian-Etxebeltzeko Eñaut Amenabarrek, Haizea Gurrutxagak eta Lur Iruretagoienak osatutako taldeak lortu zuten txapela etxera eramatea.
Hori ez ezik, Malen Gurrutxaga aiarrak eta Zumaiako Maren Iruretagoienak eta Maia Senosiainek ere finalera sailkatzea lortu dute, DHBkoen mailan. Horien finala Azpeitian izango da, apirilaren 4an.
Azkenik, 14tik 18 urtera bitartekoen finala ere Azpeitian izango da. Aurrez Aizarnazabalen jokatu dute kanporaketetako bat, eta Motxian Etxebeltzeko Adei Urbitartek lortu du finalera sailkatzea. Orioko bi ordezkariak, Inhar Gastiain eta Beñat Priego, lehiatik kanpo geratu baitira.
Argazkiak: Errikotxia.