Gipuzkoako PSE-EEk X. Kongresua egin zuen atzo Donostian, eta lurraldeko 150 ordezkariek karguak hautatu zituzten biltzar horretan. Botoen %98,5 jasota, Jose Ignacio Ansensiok jarraituko du idazkari nagusi lanetan, eta zenbateko beraren babesarekin berritu du alderdiak batzorde exekutiboa ere; hain zuzen, Ana Priede oriotarrak, Gloria Vazquez zarauztarrak, Janire Igoa azkoitiarrak eta Arritxu Marañon zumaiarrak batzorde horretako ordezkari izaten jarraituko dute beste lau urtez. Marañon, gainera, Memoria, Berdintasun eta LGTBIko idazkari izango da.