Autoan haurren segurtasuna bermatzeko hitzaldia eskainiko dute etzi Haurreskolan

Julene Sorarrain 2025ko mar. 31a, 11:30

Haur bat lo. (Pixabay)

Haurren garapenean eta loan adituan den Nahia Alkortak zuzenduko du saioa, asteazken honetan, Maria Maestra Haurreskolan. 

Orioko Haurreskolako guraso elkarteak, Orioko Udalarekin elkarlanean, autoan haurren segurtasuna bermatzeko hitzaldia antolatu du asteazken honetarako.

Saioa haurren garapenean eta loan aditua den Nahia Alkortak gidatuko du, eta guraso guztiei zuzenduta dago. Hori horrela, hitzordua apirilaren 3an izango da, ostegunarekin, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Haurreskolan.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide