Bolada onean dabiltza Orioko futbol klubeko emakume eta gizon seniorren taldeak: izan ere, amaitu berri den asteburuan ere garaipena lortu dute bi taldeek.
Aitor Arregiren neskek Intxaurdi Kirol Elkartearen aurka 0-1 irabazi dute partida, etxetik kanpo, eta Joseba Agirreren mutilek, berriz, 1-0 Euskalduna SD taldearen kontra, etxean bertan. Neskak igoera fasearen barruan ari dira jokatzen, eta sailkapen orokorrean lehenengo postuan daude. Mutilak, berriz, bigarren postuan daude, Roteta CD taldearen atzetik.