Jokin Bellido korrikalari oriotarrak Azkoitia-Azpeitia probaren zortzi kilometroko proba irabazi zuen atzo, zapatua, Azkoitia eta Azpeitia artean jokatutako proban. Bi herriek martxoko azken zapatuan hartu ohi dute nazioarteko maratoi erdia, baina harekin batera jokatu ohi da azken urteetan lasterketa motza.
Bellidok 00.25.50 denboran osatu zuen ibilbidea, bigarren Julen Azpiazu azpeitiarra sailkatu zen (00.26.24), eta hirugarren, iaz bezala, Mikel Velasco arrasatearra (0:26:29).