Zaharren Babeslekuak, Orioko Udalarekin elkarlanean, bederatzi eguneko bidaia antolatu du Huelvara (Espainia). Irailaren 15etik 23ra arte iraungo du bidaiak, eta Caceres, Huelva eta Valladolid bisitatuko dituzte, baita inguruko atrakzio ospetsuak ere.
Gainera, hiru hotel ezberdinetan igaroko dituzte gauak, hala nola Cacereseko Don Manuelen, Huelvako Playa Canelan eta Valladolideko Parque o Oliden.
Egitarauaren barruan hainbat irteera antolatu dituzte inguruko herriak eta leku esanguratsuak ikusteko, eta egunpasa bat ere egingo dute Portugaleko Tavira hirira.
Bidaian parte hartzeko, 626 471 423 (Txomin) zenbakira deitu edota idatzi daiteke.
Egitaraua
- Irailak 15, astelehena. Bidaia Oriotik Caceresa. Gaua Don Manuel hotelean igaroko dute.
- Irailak 16, asteartea. Bidaia Caceresetik Huelvara. Bertan Riotintoko meatzeak bisitatuko dituzte. Playa Canela hotelean igaroko dituzte sei gau.
- Irailak 17, asteazkena. Doñana eta El Rocio bisitatuko dituzte.
- Irailak 18, osteguna. Rabidako santutegia eta Karabelen Kaia bisitatuko dituzte.
- Irailak 19, ostirala. Egun osoa libre izango dute hiria ezagutzeko.
- Irailak 20, larunbata. Egunpasa egingo dute Tavirara (Portugal).
- Irailak 21, igandea. Egunpasa egingo dute Ayamontera.
- Irailak 22, astelehena. Huelvatik Valladolidera joango dira. Gaua Parque o Olid hotelean igaroko dute.
- Irailak 22, asteartea. Valladolidetik Oriora itzuliko dira.