Euskaraldia 2025

Kultur Etxean eskuragarri daude Euskaraldian izena emateko kutxa eta eskuorriak

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 29a, 11:00

Euskaraldian izena emateko kutxa eta eskuorriak, Orioko Kultur Etxean. (Onintza Lete Arrieta)

Aurreko astean zabaldu zuten herritarrek ahobizi eta belarriprest roletan izena emateko epea, eta Orion apirilaren 5an aurkeztuko da hamalaukoa.

Martxoaren 15ean ireki zuten epea herritarrek Euskaraldian belarriprest eta ahobizi roletan izena emateko, eta online egin daitekeen arren, nahi duenak Kultur Etxean ere eman dezake izena, harreran prest baitaude horretarako kutxatxoa eta eskuorriak. 

Internetez Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke, eta rol bakoitzari dagokion txapa jasotzeko informazioa aurrerago emango dutela jakinarazi dute.

Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era izango da, eta Orion hurrengo larunbatean, apirilaren 5ean, aurkeztuko da aurtengo hamalaukoa. Laster emango da ekitaldiari buruzko informazio zehatzagoa ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide