'Frankenstein agurgarria' errezitaldi musikatua eskainiko dute apirilaren 6an

Julene Sorarrain 2025ko mar. 26a, 14:00

Ana Galarraga eta Juan Luis Perez 'Petti', emanaldi bat eskaintzen. (utzitakoa)

Ana Galarragak eta Juan Luis Perez Pettik eskainiko dute emanaldia Kultur Etxean. Sarrerak martxoaren 26tik aurrera egongo dira eskuragai turismo bulegoan.

Ana Galarraga zientzia komunikatzaile zarauztarrak eta Juan Luis Perez Petti musikariak Frankenstein agurgarria errezitaldia eskainiko dute apirilaren 6an, igandearekin, 18:00etan hasita, Kultur Etxean. Sarrerak gaurtik aurrea egongo dira eskuragai turismo bulegoan, bost euroan.

Galarragak eta Pettik, Mary Shelley idazlearen Frankenstein liburuaren interpretazioa egin ostean, gaur egunera ekarri dituzte obran azaltzen diren kezkak, ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik.

2022ko (H)ilbeltza literatura jaialdian aurkeztu zuten lana, eta geroztik hainbat emanaldi eskaini dituzte, baita disko-liburu bilakatu ere, Elkarrekin eskutik, Mari Luz Esteban, Miren Agur Meabe, Anari eta Joseba Irazokiren laguntzarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide