Igandean San Pedroko Test Estropadan lehiatuko dira Orioko hiru traineruak

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 26a, 10:04

Orioko trainerua, aurtengo Oriaren jaitsieran. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen, gizonezkoen eta gizonezkoen bigarren traineruak uretaratuko dira Pasaian igande goizean.

Berrogeita bat ontzik parte hartuko dute igande honetan 11:00etatik aurrera Pasaiako uretan jokatuko den San Pedroko Test Estropadan. Oriotarrek ez dute hutsik egingo, eta Orio Arraunketa Elkarteak bere hiru traineru nagusiak uretaratuko ditu: emakumezkoena, eta gizonezkoen A eta B traineruak.

Euskotren ligako emakumezko zortzi talde lehiatuko dira 11:10ean hasita, eta oriotarrak seigarren tokian aterako dira, 1:15ean.

Gizonezkoei dagokienez, Orio B 11:22an hasiko da lehian, eta traineru nagusia, berriz, 12:36an, zerrendan zazpigarren. Euskolabel ligan aritzen diren hamar ontzi ibiliko dira nor baino nor.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide