Euskaraldia 2025

Euskaraldiko Orioko lantaldeak bilera irekia egingo du gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta

Kultur Etxeko balkoi batzuetan, aurreko Euskaraldi bateko bandera.

Kultur Etxeko lehenengo solairuko bilera gelan izango da batzarra, 18:30ean hasita.

Euskaraldiaren Orioko lantaldeak bilera irekia egingo du gaur arratsaldean, eta gaian interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. 

Batzarra 18:30ean hasiko da Kultur Etxeko lehenengo solairuko bilera gelan, eta ohi bezala, Joxemari Unanue Euskaraldiko Orioko koordinatzaileak gidatuko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide