Herria klima aldaketara egokitzeko plana bozkatuko dute osteguneko udalbatzarrean

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 25a, 13:32

Orioko moila ingurua. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Udalbatzak etzi egingo du martxoko ohiko bilkura, eta ingurumen planaz gain, landuko duten gaien artean dago autokarabana guneen erabilera arautzen duen ordenantzan hainbat aldaketa egitea.

Orioko Udalbatzak martxoko ohiko bilkura egingo du ostegun honetan, hilak 27, 19:30ean hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan sei puntu landuko dituzte, eta ohi bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan bertan.

Bozkatuko dituzten puntuen artean bi dira azpimarratzekoak: herria klima aldaketara egokitzeko 2025-2030 arteko plana da bat, eta bestea, autokarabana guneen erabilera arautzen duen udal ordenantzan aldaketak egitea.

Udalbatzarrean landuko diren puntuak honakoak dira:

1.- 2024ko laugarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.

2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 4/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 5/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalak Ortzaika auzoan eta Hondartza eremuan, autopista azpian, dituen autokarabana guneen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko udalerria klima aldaketara egokitzeko plana 2025-2030.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide