Kursaalen eskaintzen diren kontzertuetarako joan-etorriak errazteko autobusak jarri ditu Donostiako aretoak. Oraingo honetan, Le Cercle de l’Harmonie orkestraren Amor Furor opera entzutera joateko garraiobidea jarriko du kostaldeko herrietan, Orio barne. Ekitaldia apirilaren 8an izango da, 19:30etik aurrera.
Frantziako orkestrak, Gaëlle Arquez mezzosopranoaren laguntzarekin eta Jérémie Rohreren gidaritzapean, XVIII. eta XIX. mendeetako konpositore ospetsuenen lanak interpretatuko dituzte, besteak beste Mozart, Rossini eta Bizet konpositoreenak.
Oriotik kontzertura autobus bidez joateko asmoa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta. Autobus geltokitik aterako da 18:40an. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a izango da. Emanaldiko sarrerak salgai daude kursaal.eus webgunean.