Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute datorren astean

Julene Sorarrain 2025ko mai. 5a, 08:00

Artxiboko irudian, traktore bat.

Azterketa Arraunetxe inguruan egingo dute gaur zortzi, hilaren 12an, eta bertaratzeko, herritarrek aldez aurretik izena eman beharko dute Irungo IATren bidez.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra gaur zortzi, maiatzaren 12an, izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, azterketa Arraunetxe inguruan egingo dute, eta bertaratzeko, aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek online edota 943-62 63 00 zenbakira deituz.

Jabeek, besteak beste ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute, baita azterketa egiteko tarifa ordaindu ere. Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin. Lehenengoa zortzi urte betetakoan egin behar dute, hamasei  urtera arte, aldiz, bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide