Pixkanaka gerturatzen ari da traineru denboraldia, eta arduradunak egutegia ixten eta hori jakinarazten hasita daude. Esaterako, KAE eta ETE ligetako aurtengo egutegi ofiziala publiko egin dute dagoeneko.
KAE1, KAE2 eta ETE ligak ekainaren 21ean hasiko dira, hirurak Astilleron (Espainia). Bukatu, berriz, KAE1 eta ETE abuztuaren 23an Deuston (Bizkaia), eta abuztuaren 17an KAE2koa, Colindresen (Espainia).
Egutegian, uztailaren 20ean, KAE1ko estropada Zarautzen izango dela galdera ikurrarekin jartzen badu ere, Zarautz Arraun Elkarteak jakitera eman du ez dela data horretan jokatuko.
Play-offek ere badute data zehatza: abuztuaren 30ean eta 31n jokatuko dituzte, azkena Castron (Espainia). Hilaren 30ekoa, berriz, zehazteko dute oraindik.
Bestetik, oraindik ez dute Euskotren eta Eusko Label ligen egutegi ofizialaren berri eman, baina hori ere laster jakinaraziko omen dute; asteburu honetan bertan, ziurrenera.