Orioko Herri Ikastolak Aste Kulturala antolatu du beste urte batez, eta oraingoan ere ekitaldi ugari prestatu du herritarrentzat. Izan ere, gehienak ikastetxetik kanpo egingo dituzte, herrian. Ekintzak apirilaren 2an hasiko dira, asteazkenarekin, eta hilaren 6an amaituko dira, igandearekin.
Honakoa da egitaraua:
Apirilak 2, asteazkena
- 17:00etan, ikastolako aretoan, antzerki emanaldia LHko ikasleen eskutik.
- 17:30ean, DBHko egongelan, hitzaldia: Nerabeen garrasia-mugikorrak eta osasun mentala. Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanoren eskutik.
Apirilak 3, osteguna
- 09:00-16:30 artean, Pergolan, Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko ekitaldia.
- 19:00etan, Gaztetxean, Herrimamituz, Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Xabier Alberdirekin.
Apirilak 4, ostirala
- 17:00etan, Kiroldegian, Ostirala iritsi da ikuskizuna Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorerekin.
- 19:00etan, pintxoak, Zarauzko Ikastolaren aldeko txosnan.
Apirilak 5, larunbata
- 12:00etan, plazan, III. Elbira Zipitria aitortza omenaldia. Harribil. Kantu-jira Harribilekin.
Apirilak 6, igandea
- 10:30ean, mendi irteera.