Asteburu borobila Orioko Futbol Taldeko neska-mutilentzat

Julene Sorarrain 2025ko mar. 24a, 09:10

Orioko futbol klubeko mutilen taldea. (Utzitakoa)

Gorengo Mailako bi taldeek eskuratu dute garaipena asteburuan.

Bolada onean dabiltza Orioko futbol klubeko emakume eta gizon seniorren taldeak: izan ere, amaitu berri den asteburuan ere garaipena lortu dute bi taldeek.

Aitor Arregiren neskek Martutene Kirol Elkartearen aurka 2-1 irabazi dute partida, eta Joseba Agirreren mutilek, berriz, 1-4 Iruneko Mariñoren kontra, etxetik kanpo. Neskak igoera fasearen barruan ari dira jokatzen, eta sailkapen orokorrean lehenengo postuan daude. Mutilek, berriz, hirugarren postuan jarraitzen dute, Roteta CD eta Euskalduna SD taldeen atzetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide