Orioko ikastetxeek Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte biharko

Julene Sorarrain 2025ko mar. 23a, 10:00

Palestinari elkartasuna adierazten, Zaraguetan. (Julene Sorarrain)

Arratsaldeko 16:30ean, eskolak bukatu ondoren, bilduko dira ikasleak ikastetxeen sarreretan, Palestinar herriari eta haur palestinarrei elkartasuna adierazteko. 

Israelek, Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin, gau bakar batean 430 zibil palestinar baino gehiago erail dituzte, eta horien %65a haurrak baitziren. Egoera horren aurrean, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak elkarretaratzeak deitu dituzte bihar arratsalderako, eta herritar guztiei eskatu die beraiekin bat egiteko.

"Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: aski da!".

Arratsaldeko 16:30ean bilduko dira ikasle eta irakasleak bi ikastetxeetako sarreretan beren elkartasuna adierazteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide