Bihar hasiko da 'Arratsalde honetan' txaranga zirkuitua

Julene Sorarrain 2025ko mar. 21a, 11:08

Orioko txaranga.

Lezoko Pasai Txaranga izango da herria bisitatzen aurrenekoa. 18:30etik 20:30era, kalez kale ibiliko dira musikariak.

Arratsalde honetan txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak beste urte batez, "larunbat arratsalde eta eguerdiak girotzeko". Martxoko eta apirileko larunbatetan eskainiko dituzte saioak, aurrenekoa bihar bertan.

Abeslari kaletik Ibai Ondora arteko kaleak alaituko dituzte bi orduz: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.

Bihar eta 29an, 18:30etik 20:30era bitartean ibiliko dira, eta apirilaren 12ko azken saioa, berriz, eguerdian egingo dute, 12:30etik 14:30era bitartean.

Egutegia:

  • Martxoak 22: Pasai Txaranga (Lezo).
  • Martxoak 29: Deiadar txaranga (Errenteria).
  • Apirilak 12: Kitadelpare (Lezo).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide