Sinadura bilketa egingo dute gaur arratsaldean Orion pentsio duinak eskatzeko

Onintza Lete Arrieta

Orioko pentsiodunek egindako elkarretaratze bat.

Herriko Plazan jarriko dute mahaia sinadurak biltzeko. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua ari da eskaera egiten herriz herri.

Gutxieneko pentsioa=gutxieneko soldata izenburupean, sinadura bilketak antolatu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herriz herri, eta Orion gaur arratsaldean jarriko dute mahaia Herriko Plazan, 18:30etik 19:30era.

Herritar guztiak deitu dituzte eskaera horrekin bat egitera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide