Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hainbat emanaldi ari dira eskaintzen hilabete honetan, bigarren hiruhilekoari amaiera emateko. Aste honetan, ordea, azken saioak entzuteko aukera izango dute herritarrek, izan ere, ostiralean amaituko dute entzunaldien zikloa.
Emanaldi guztiak Kultur Etxeko aretoan dira, eta bertan 4 eta 7 urte bitarteko gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean. Hauek dira aste honetako saioak:
- Martxoak 18. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak, 17:00etan.
- Martxoak 19. Musika eta mugimendua, 5 urtekoak, 17:00etan.
- Martxoak 19. Musika eta mugimendua, 6 urtekoak, 18:00etan.
Bestalde, instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek ere hainbat emanaldi eskainiko dituzte aste honetan. 7 urtetik gorako ikasleak dira, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Hauek dira entzunaldiak:
- Martxoak 18. Gitarrako entzunaldia, 18:30ean.
- Martxoak 20. Biolineko entzunaldia, 18:00etan.
- Martxoak 20. Tronpeta, flauta eta txistuko entzunaldia, 19:30ean.
- Martxoak 21. Pianoko ikasle txikien entzunaldia, 18:00etan.
- Martxoak 21. Pianoko ikasle helduen entzunaldia, 19:00etan.
Elkartrukea Aralarko ikasleekin
Ikasturte honetan, Danbolin eskolak elkartrukea egingo du Aralar Musika Eskolarekin. Martxoaren 22an, larunbatarekin, Orioko bi soka taldeak, banda gaztea, trikitilariak eta dantzariak Leitzara joango dira, eta 12:00etan kontzertua eskainiko dute hango ikasleekin batera.
Maiatzaren 10ean, aldiz, Aralar eskolako ikasleak etorriko dira herrira, Danbolin Fest jaialdian parte hartzera.