Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra maiatzaren 12an izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, azterketa Arraunetxe inguruan egingo dute, eta bertaratzeko, aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek online edota 943-62 63 00 zenbakira deituz.
Jabeek, besteak beste ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute, baita azterketa egiteko tarifa ordaindu ere. Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin. Lehenengoa 8 urte betetakoan egin behar dute, 16 urtera arte, aldiz, bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero.