Urrezko Ohorezko Mailako Sofbol Liga Nazionaleko (LNSDHO) hirugarren jardunaldia jokatu du asteburuan OBB Bate Bizkorrak sofbol taldeak etxean, Mendibeltzen, Bartzelonako Viladecans taldearen aurka, eta bi partidak zeharo desberdinak izan dira. Izan ere, aurreneko norgehiagokan 0-1 gailendu ziren oriotarrak, baina, bigarrenean, 11-1 galdu zuten.
Joan den asteburuan ere partida bat irabazi eta bestea galdu egin zuen Orioko taldeak, Kanarietako taldeari 6-1 irabazi ziolako aurreneko partida, baina bigarrenean kanariarrak finago ibili eta 14-9 gailendu zitzaizkielako oriotarrei.
Laugarren jardunaldia Nafarroan jokatuko dute, Iruñan, datorren asteburuan.