Garaiezin dabil beteranoen Badok13 arraun taldea. Joan den asteburuan ere, aurrekoetan bezala, bera izan da nagusi test-entrenamenduko estropadan, oraingoan Hondarribiko XXV. Traineru Jaitsieran.
Larunbat arratsaldean jokatu zuten lehia hamar taldek, eta egoitza Orion duen taldeak 14:38;48 denboran egin zituen lanak. Fortuna (14:49;39) eta Zumaia A (15:12;93) helmugaratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Badok13 B trainerua, berriz, zortzigarren izan zen, 16:13;94 denbora eginda.