Ohorezko Mailako ligako jardunaldia jokatu dute asteburuan Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrek. Etxean aritu dira oraingoan jokalariak, eta 1-0 emaitzarekin lortu dute garaipena Astigarragako Mundarro Kirol Elkartearen aurka. Hirugarren dira oriotarrak sailkapenean, Euskalduna S.D. taldearekin parekatuta. Emakumezkoek, berriz, atsedena izan dute asteburuan.