Beti Onak taldeak Granollers etxeko taldea kanporatu ostean, gaur jokatuko dute eskubaloiko Erregiaren Kopa, eta bertan izango dira bi oriotar: Libe Arruabarrena eta Laida Urbitarte.
Euskal taldeen arteko finala izango da gaurkoa, Bera Beraren aurkakoa, eta 11:15ean hasiko da. Atzo kanporatu zuen Beti Onakek Granollers, azken unean Grasiellyk sartutako gol bati esker. Horrela 20-19 emaitzarekin amaitu zuten partida, eta etxeko taldea kanporatzea lortu zuen Nafarroako taldeak.
2015-2016ko denboraldian izan zen euskal taldeen arteko azken Kopako finala. Barakaldon jokatu zen orduan, Bera Beraren eta Zuazoren artean, eta gipuzkoarrak nagusitu ziren.